XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta gero bai batak eta bai besteak be egin dabez bakotxak bere aldetik lan sakon eta jakingarriak.

Ibinagabeitia be asko alegindu da azkenengo urteetan gai onetaz.

Eta beste euskal idazle batzuk be bai arduratu dira.

BASILE
Basile: Kirikiñoren alarguna.

Mañariko alabea, eta Bustintzatarra.

Etxe batean jaioak Ebaixt Bustutza eta Basile Bustintza: Kaleko Etxanoa etxean.

Gure euskal idazle aundiaren ondoan emon ebazan bere urterik geienak.

Basileren besoetan joan jakun mundu onetatik Abarrak-en egillea, bide zuzenetik ibili diranen bakean.

Gauza asko apurtu ebazan gure gerrateak, baiña Basileren biotz ona ez.

Eta bere itxaropenaren azkartasuna ta sinismena be ez.

Apaltasunez, baiña adoretsu eruan dau beti bere kristiñau eta euskal bizitza.

Kirikiñoren azkenengo esanak osorik betetzeko adoria ta indarra bein be ez dau galdu, eta berari eskerrak ez dira galdu idazti on batzuk.

Bere arreba Errose be euskal idazle ona izan da, eta ixilleko euskal olerkaria dogu Basile bera be.

Geienak argitaratu barik dagozan olerki pillo baten egille.

Kirikiñoren omenaldi onetan, biotzezko gogorapen zintzo bat, oraindik Mañariko Zumelaga jauregietxean bizi dan Basileri, Kirikiño aundiaren alargun onari.